Gaueko azken zigarroa erretzera irten naizenean, ilargiak zerua argitzen duela ikusi dut, eguzkiaren faltan, bera dela urrunean itsasoa ikustea ahalbidetzen didana.
Kaladak eman eta eman, nire birikek kanporatzen duten airea haizeak barrura darama, gela barrura, nire ondora.
Eta bai, gaur ere bakarrik sentitzen naiz, nire bihotzaren zati handi bat zurekin joan delako, eta ez delako bueltatu. Bakarrik utzi nau. Bakarrik utzi nauzu.
Badira bi hilabete bihotzean min dudala, arnasa hartzean barnean tope bat nabaritzen dudal. Eta gero, gero tristura dator. Galdutako laguntasunaren minak oroitzapen goxoak besterik ez dakarkizkidalako. sentitzen dut momentu horiek ez ditugula berriz biziko, ez dizkidazula berriz oparituko.
esaidazu eman nizuna oroitzen jarraitzen duzula, geneukan tonteo sano hura oroitzeak mina ematen dizula, eta ez grazia. Ez duzula indiferentzia sentitzen nirekiko. Nik behintzat ez. Hainbat abesti entzutean negargura sartzen zait, eta hain lehor nago barrutik, ezen negarrk ere ez baitzait ateratzen.
Bada denbora mordo bat ezer sanorik idazten ez nuela esaten nuela, oraingoa ere ez da sanoa, baina bilatu dut zerri buruz idatzi tamalez. eta hitzak politak ez badira, nire bihotza triste dagoelako da.
zurekin egon nahi dut, behar bezal hitz egin. ez dakit noiz iritsiko den egun hori, baina berandu baino lehen izatea espero dut. hala behar dut. mozkortzeko gogoa sartzen zait, penak alkojoletan husteak nola sentiarazten duen ikusteko. eta bai, aspaldian ez dut euskaraz libururik irakurri eta hori ere antzematen da nire idazkietan.
gaur abesti bat egiten saiatu naiz, abesti bat zuretzat. akorde alaiak besterik ez zitzaizkidan irteten, orain arte zuri lotutako guztia alaitasuna besterik izan ez delako. baina gaur, gaur ez zait hitzik atera, ez hitz duinik behintzat. duintasuna galdu dut zurekin, nire buruarekin.
badakizu zer den gogorrena? batzuetan uste dudala honekin bizitzera ohitu naizela, egoera eramaten ikasi dudala. eta hori bai ez dudala nahi. leghengota bueltatzea da nire desio bakarra. zu eta ni. ni eta zu. betirako aldamenean izango nuen laguna izango zinela uste nuen, baina badirudi oker nengoela. egun batetik bestera bazterrean utzi nauzu, eta badirudi ez dizula axolarik. eta horrek barrutik hiltzen nau. azken bi hilabete hauetan ez naiz bizi. zurekin oroitzen naizen bakoitzean bihotzak buelta ematen dit, eta barnean tximeletak beharrean kakalardoak sentitzen ditut, gero eta beherago narametela sentitzen dudan kakalardoak.
esan zenuen madrildik etorriko zinela nigaa, etxera beharrean asteburuak nirekin pasatzera.
batak besteari esaten genizkion hitzaetan edertasuna besterik ezin zitekeen antzeman, galaitasuna. adeitasuna. errespetua. laguntasuna. maitasuna. non dira hitz haiek? nora bidali dituzu?
nire izatearen barne barnean zuk horrelako txokoren bat bilatu izana desio dut, agian paper artean. baina gauzak kanporatzeko beharra izan duzula jakin nah nuke, horrela jarduten ez duen mutila zarela badakidan arren.
egunen batenan, ingelesez idatziko dizut.
Eguzkiaren faltan
ilargiak argitzen du gaua
ta zigarroaren kedar grixa
barrura datorkit, nire ondora
bizitakoak
gaur ez du balio
elkarri ateratako irriek
bakarrik utzi zaituzte, bakarrik utzi naute
niri agindutakoak
ahaztu zaizkizu